Palestinari elkartasuna adierazi dio udal gobernuak
Palestinako ikurra jarri dute gaur udaletxean, Palestinar Herriaren Aldeko Nazioarteko Elkartasun Eguna dela eta.
Ekimen sinboliko honekin herri palestinarrak bizi duen egoera gogorra gogoratu nahi izan du udal gobernuak.
Era berean, salatu nahi izan dute azken egunetan Gazan gertatutakoa. Jon Albizu Lankidetza zinegotziak esan du, onartezinak direla Israelek azken asteetan palestinar zibilen aurka egindako eraso militarrak.