Udalbatzarrari ekin diote berriro, ika-miken artean
Udalbatzarra hasi da berriro, Gabonetako aparteko ordainsariaren gatazkak eragindako etena eta gero. PPko bozeramaile Ramon Gomezek alkatearen jarrera kritikatu du, “udalbatzarra normaltasunez egitea bermatu behar duelako”. Juan Karlos Izagirrek erantzun du beste gune batzuk daudela gatazka horri buruz hitz egiteko, eta gaur udalbatzarrari egokitzen zaiola txanda esan du. Hitz horiek esanda, jarraitu dute udalbatzarrarekin.