Ehun urte bete dituzten eraikin eta erakundeen omenez, lasterketa egingo dute
Kirolprobak.com webgunean egin behar da. Lasterketa 16 urtetik gorakoentzat da eta banaka edo Gipuzkoako Ostalaritzako bazkide baten izenean apuntatu daitezke korrikalariak. Honela, banakako eta taldeko sailkapenak lortu ahal izango dituzte. Bi modalitateetan, parte hartzaileen izen ematea 10 eurokoa izango da txipa dutenentzat eta 12 eurokoa ez dutenentzat.
Ibilbidea guztiz laua izango da, Argentina Errepublikan hasi eta bukatuko da. Ibilbidean zehar eta mendeurrena betetzen duten eraikinetatik pasko da. Argentina Errepublika, Salamanka hiribidea, Soraluze, Abuztuak 31, Kale Nagusia, Portu kalea, Portaletas, Nautikoa, Kontxa hiribidea, Txillida hiribidea eta Funikularra; buelta, bidegorritik, Txillida hiribidea, Kontxa hiribidea, Nautikoa, Igentea kalea eta Bulebarretik egingo da. Azkenik, helmuga Argentina Errepublikan izango da.
Kamisetak, afariak eta aterkiak
Sariak hainbat izango dira, besteak beste, parte hartzaileentzat kamiseta opari, Euskotrenek emandako 500 aterki izen ematen duen 500 lehenentzat, Euskotreneko txartela doan lasterketara etortzen diren parte hartzaile guztientzat, txip bitartezko denbora kontrola, hornidura likido eta solidoa helmugan, eta gizonezko eta emakumezko kategorien irabazleentzat afari bikoitzaren saria lehenengo hiruentzat. Azkenik, Gipuzkoa Ostalaritzako bazkideen artean klasifikazio berezia izango da.
Abenduaren 16an egingo dute lehenengo aldiz Mendeurren Lasterketa, ehun urte betetzen dituzten hainbat eraikin eta erakunde omentzeko. Izan ere, Maria Kristina Hotelak, La Perla Talaso-Zentroak, Viktoria Eugenia antzokiak eta Euskotrenek betetzen dituzte ehun urte.
Lasterketaren lehen edizio hau, atletismo lasterketetako erronka berria bilakatu nahi dute antolatzaileek. Ibilbideak 7 kilometro izango ditu eta 10:00etan hasiko da.
10 eta 12 euro
Izen ematea,