'Mundua berdea ote da dena?' izeneko liburua osatu du Juan Inazio Mendizabalek
Juan Inazio Mendizabal donostiarrak Mundua berdea ote da dena? liburua kaleratu du, Erein argitaletxearekin. Haurrentzako liburua da, gurasoekin irakurtzeko egokia, egilearen esanetan. Sator bat da ipuineko protagonista, eta Mendizabalek berak sortu ditu istorioa eta marrazkiak. Aurreiritzien arriskuaz dihardu lanak; eta sinplea den arren, berak nahi duen mezua iristaraziko duela uste du egileak.