Ehun bat lagun elkartu dira Mintzodromoaren lehen txandan
San Telmo Museoan hasi dira jada Euskararen Egunaren harira antolatutako jarduerak egiten. Ehun bat lagun Mintzodromoan ari dira euskaraz hitz egiten. Launaka mahai baten inguruan eseri dira. Mahai bakoitzean hiru euskaldun berri eta dinamizatzaile bat ari dira hizketan. Lehen txanda 10:00etan hasi da, eta bigarrena 11:00etan hasiko da. Badu Bada erakusketaren barruko areto batean ari dira euskaraz egiten.


