"Ikasitakoa praktikan jartzeko aitzakia da Mintzodromoa"
Gaur goizean, Bagera Elkarteak antolatutako Mintzodromoan berrehun bat lagun elkartu dira. Euskara ikasleak euskaldun zaharrekin eseri dira mahai-inguruan. Euskaldun berrientzat euskara hobetzeko aukera dela uste du Bagera Elkarteko Ainara Vazquezek.


