Moda eta gastronomia elkartzen dituen menua aurkeztu dute
Cook and Fashion ekimenaren aurkezpena egin dute Parte Zaharreko Urola jatetxean.
Aurten Getariako Balentziaga museoan egingo dute Cook and Fashion, moda eta gastronomia uztartzen dituen ekimena, baina Donostiako jatetxe eta gozotegi ugarik hartuko dute parte bertan.
Jatetxe eta gozotegi bakoitza diseinatzaile batekin ariko da. Hau da, parte hartzen duten 15 diseinatzaileen jantziak erakutsiko dituzten modeloek, jatetxe edo gozotegi bakoitzaren pintxo edo pasteltxo bana eramango dute.
Urola jatetxean egin duten aurkezpenean argi erakutsi dute gastronomia eta modak oso menu orekatua osatzen dutela. Japonian oso ezaguna den Nyotaimori erritualarekin egin dute aurkezpena. Geishek egiten zuten moduan, modelo bat erabili dute mahai moduan. Andres Sarda diseinatzailearen azpiko arropa zeraman modeloak, eta chef eta gozogile bakoitzak pintxo edo pasteltxo bat jarri dio gainean.



