Sakabanaketaren ondorioak ikusarazi dituzte
Bulebarrean 250 pertsonatik gora bildu dira enkarteladan, senide eta lagunek bizi duten egoera salatzeko
Hilabeteko azken ostiralero bezala, enkartelada egin zuten 250 bat lagunek joan den astean, Herrira mugimenduak deituta. Izaera berezia eman nahi izan zioten azken deialdiari, sakabanaketak sortzen dituen ondorioak salatzeko asmoz.
Istripua irudikatu
Ostiralak deialdi berezia zuenez, bukaera ere ez zuen ohikoa izan.
Martxa Bulebarrera iritsi zenean, sakabanaketaren aurkako ekintza bat egin zuten. Zehazki, auto bat irauli zuten bertan, auto istripu bat irudikatu nahi zuena. Senide eta lagunek bizi duten arriskua hori dela salatuz.
Bestalde, eskuorriak banatu zituzten eta Km0 bideoaren zatien emanaldia egin zuten.



