San Telmo Museoak ateak irekiko ditu Euskararen Nazioarteko Egunean
10:00etatik 20:00etara zabalik izango da, eta sarrera doan izango da
Astelehenetan ateak itxi egiten ditu San Telmo Museoak. Gaur, ordea, Euskararen Nazioarteko Egunean zabalik izango da; eta hainbat jarduera prestatu dituzte. Batetik, Badu Bada erakusketa bisitatu ahal izango da (museoko erakusketa iraunkorra ez), euskarari eskainitako erakusketa ikusgarria.
Goizean Bagera euskara elkarteak antolatzen duen Mintzodromoa hartuko du museoak. Bi txanda izango dira, 10:00etan eta 11:00etan. Arratsaldean Nire argazkia dokumentala estreinatuko dute 18:00etan. Jokin Etcheverria eta benjamin Duinatek egin dute filma, Euskalkien eta oroitzapenen inguruan dihardu lan honek. Euskal Herriko hiru familiari egindako elkarrizketetatik abiatuta, istorio txikien inguruko dokumental bat egin dute.


