Abenduaren 5an egingo dute ospakizuna; musika, ezusteko eta oroitzapenez beteko dute eguna
Euskotreneko topoak lehen bidaia egin zuenetik ehun urte beteko dira asteazkenean, abenduaren 5ean. Dataren inguruan hainbat ekimen antolatu dituzte
100 oroitzapen. Topotik Metrora lelopean.
Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Laneko Sailburuorde Ernesto Gascok gogorarazi du Topoa “inoiz baino biziago dagoela” egun, eta modernizatzen ari dela; “hori baita Metro Donostialdea”, esan du.
Mendeurrenaren egunean bertan Topoa hartuko duten erabiltzaileek, sarrera bat izango dute doan eta 11:00etan hasita ekitaldia egingo dute Easo geltokitik.
Besteak beste, Topoaren inguruko oroitzapenak gordetzeko
webgune bat jarri dute martxan, eta hainbat sari banatuko dituzte.
Gaur, Topoaren ehun urteak jasotzen dituen liburu bat ere aurkeztu dute.