
Kutxako Gizarte Ekintzak erabakia hartua dauka, datorren urteko Kutxa Kultur Festibala Igeldoko jolas-parkean izango da berriro ere. Arduradunak oso pozik daude aurtengo musika independiente jaialdiak izandako arrakastarekin, eta tokia ezin egokiagoa izan dela diote. Gainera, irailetik etengabe mezuak era deiak jaso dituztela diote, lekua errepikatzeko eskatuz eta hurrengo urteko jaialdiaz galdetuz. Hala, 2013ko jaialdia Igeldon egingo dute, irailaren 6an eta 7an. Gainera, sarreren prezioa 10 euroren bueltan mantentzeko asmoa dutela azpimarratu dute.