'Tomaxi': "Konstituzio plazan ikusiko dugu elkar"
Kaixo Irutxuloko Hitzako irakurleok! Tomaxi naiz eta 325 kilo ditut. Pozik nago, kazetari eta argazkilari asko etorri direlako gaur ni ikustera; hemen, Leitzako Arro baserrian, bisita asko izan ditugu. Espero dut zuek argazkiak gustuko izatea. Santo Tomas egunean ikusiko dugu elkar, Konstituzio plazan. Bitartean bideo hau ikusi dezakezue. Laster arte!
