Lagun Arok bazkideentzako entrenamendu irekia egingo du bihar
Lagun Aro GBCko bazkideek taldearen entrenamendua ikusteko aukera izango dute bihar arratsaldean. Izan ere, Sito Alonsoren jokalariek zaleentzako entrenamendu saio irekia egingo dute, 17:30ean, Donostia Arenan. Bazkideek euren txartela erakutsi beharko dute bigarren atetik sartzeko eta 18:00etan atea itxiko dute. Entrenamenduan zehar isiltasuna eskatu dute klubetik, eta ezingo dira argazkiak atera taldea lanean ari den bitartean. Igandean Lagun Aro GBC-k Herbalife Kanaria Handia hartuko etxean, 18:00etan.