David Garciak Codigo Bushido taldearekin lehen diskoa kaleratuko du, 'Cien flechas'
Betidanik du gogoko abestiak sortzea eta abestea David Garciak (Amara, 1981). Bereziki nerabezaroan ekin zion sorkuntzari, eta asko borrokatu ondoren, bere lehen bakarkako diskoa osatzea lortu du. Codigo Bushido izena jarri dio taldeari, ez baitio bere buruari bakarlari etiketa jarri nahi; izan ere, Igor Telletxea bateria-jotzailearekin, Miguel Artieda baxulariarekin, Txus Aranburu teklistarekin eta Ruben Caballero gitarrista eta ekoizlearekin osatu du Cien flechas izeneko diskoa. Bere lehen singlearen izena ere Cien flechas da, eta dagoeneko Interneten entzuteko aukera dago. Pop rock doinuek betetzen dute urtarrilan kaleratuko duten diskoa, eta guztiaren berri zehatzagoa izateko, abeslariarekin berarekin hitz egiteko aukera izan du IRUTXULOKO HITZAk. Biharko egunkarian elkarrizketa irakurtzeko aukera izango da.