Alerta laranja ezarri dute, haize bolada bortitzak direla eta
Haize bolada gogorrak espero dituzte gaur eta bihar. Hala ohartarazi dute Donostiako Udalak eta Suhiltzaileek. Alerta horia 15:00etatik 21:00etara ezarriko dute. Izan ere, haize gunetan hego mendebaldeko haize boladek 100 kilometro orduko abiadura gainditzeko probabilitatea handia dela esan dute. Haize guneak ez diren tokietan, haize-boladak 80 kilometro ordukoak izan daitezke.
Alerta naranja bihar ezarriko dute, gauean, 21:00etan; eta etzi arte mantenduko dute. Ostiralean, beraz, haizeak gogor joko du 15:00ak arte. Haize gunetan hego mendebaldeko boladak 120 kilometro ordukoak izatea espero dute.


