Bertso afari berezia egingo dute Basque Culinary Centerren
Goi mailako sukaldaritza eskolan, goi mailako lau bertsolari bilduko dira abenduaren 20an. Izan ere, Hernaniko Iraulio Panttalone Bertso Eskolak Bertso Kutiziak izeneko ekimena antolatu du. Bertso afaria egingo dute Basque Culinary Centerren, eta honako bertsolariek jarriko diote ahotsa: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Jon Maia eta Agin Rezola. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Unai Agirre arituko da. Sarrerak 20 eurotan salgai daude, Basque Culinary Centerren bertan, baita Hernaniko Tripontzi, Kixkal eta Aralar tabernatan ere.