Txirri, Mirri eta Txiribitonen agurra
Badoaz gure pailazoak. Txirri, Mirri eta Txiribiton; alegia, Xabier Otaegi, Jose Ignazio Ansorena eta Txema Vitoria. Berrogei urtez lan eta lan ibili ondoren; erretiroa hartzea erabaki dute. Txirri, Mirri eta Txiribiton gazteei eman nahi diete lekukoa; Fernando Ruizi, Kattalin Ansorenari eta Juanma Zalduari. Denak elkarrekin izango dira bihar, Viktoria Eugenian emango duten azken ikuskizunean.
IRUTXULOKO HITZAk guztiak elkartu ditu, beteranoak eta gazteak. Elkarrekin, gogora ekarri dituzte pailazoen momenturik onenak, 1972. urtetik gaur arte. Elkarrizketa hemen irakur dezakezu.
Erlazionatutako edukia"Uste genuena baino askoz gehiago egin dugu"