Aparteko ordainsaria emateko neurriak hartu ditu udal gobernuak
Gaurtik 6 milioi eurotik gorako fondo bat sortu dute; legeak uzten dienean, langileei ordaindu egingo diete
Udal gobernuak gaur azaldu ditu Madrilgo gobernuak egindako murrizketen aurrean hartutako neurri batzuk. Horien artean dago Gabonetako aparteko ordainsariaren kontua. Udalak ez duela defizitik azaldu du, eta bazuela ordainsaria ordaintzeko dirurik; baina legeak eragotzi dietela.
Batetik, langileek dagoeneko abenduko nomina 14ean jaso dutela azaldu du Juan Karlos Izagirre alkateak. Bestetik, urtarrilaren 1ean ekainekoa jasoko dutela. Horrela jarraituko dute legeak langileei ordaintzen uzten dieten arte. Sei milioi eurotik gorako fondoa sortu dute horretarako.
ELAk bere horretan
Orain arte protesta egin duen sindikatuak bere aldetik esan du, hatutako neurria “partxe” bat besterik ez dela. Protestekin jarraituko dutela esan dute. Izagirrek azpimarratu du uneoro sindikatuekin izandako harremana. Astero biltzen direla ere esan du. Neurriek “langileentzako onena” bilatu nahi izan dutela esan du azkenik. Guztira, 2300 langile ingururi eragingo die neurriak.
