Bart Donostian auto istripuan hildako neska gaztea irundarra da
Gazte bat hil eta hiru zauritu egin ziren atzo Donostian, auto istripu batean. Istripua GI-20 errepidean gertatu zen, Anoeta Belodromotik gertu, eta Irunera bidean. Autoa errepidetik irten egin zen, eta zuhaitz baten kontra egin zuen. Ser irrati kateak plazaratu duenaren arabera, istripuan hildako gazteak 22 urte ditu eta donostiarra da. Gidariaren ondoko eserlekuan zegoen eserita, eta suhiltzaileek atera behar izan zuten autotik. Larrialdi zerbitzuek artatu zuten gaztea, baina ezin izan zuten bere bizitza salbatu. Beste hiru gazteek 16 eta 26 urte artean dituzte.