
Joxeanjel Arbelaitz promotorea eta Joxan Goikoetxea musikaria, gaur goizeko aurkezpenean. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Sortuko dira besteak ikuskizunaren lekuko izango da Kursaal, larunbat arratsaldean. Bilboko Arriagatik eta Gasteizko Principaletik igaro ostean, Donostian bukatuko du aurtengo bira ikuskizunak, baina datozen urteetan ere formatu berarekin jarraitzeko asmoa dute. Euskal musikagintzako sei ahots batuko dira, eta euskal kantak zein nazioarteko klasikoak abestuko dituzte, guztiak euskaraz. Eñaut Elorrieta, Alex Sardui, Mikel Urdangarin, Petti, Arantxa Irazusta eta Pier Paul Berzaite abeslariek jarriko diete ahotsa kontzertuari, hainbat musikariren laguntzarekin. Gainera, Amets Arzallus bertsolariak eta Bernardo Atxaga eta Kirmen Uribe idazleek propio bira horretarako sortutako testu argitaratu gabeak eskainiko dituzte. Guztira, kontzertuak bi orduko iraupena izango du, eta
sarrerak eros daitezke oraindik.