2013ko urtarriletik ekainera 91 ikuskizun antolatu ditu Donostia Kulturak
2013ko urtarriletik ekainera arte eszenikoetako 91 ikuskizun antolatu ditu Donostia Kulturak hiriko eszenatoki nagusietarako. Ikuskizun horietatik 47 antzezlanak izango dira, 17 dantza ikuskizunak eta 36 baino gehiago musika emanaldiak. Euskarazko ekoizpenari dagokionean, garrantzia eman nahi izan diote, baita bertako sortzaileei ere: Oreka TX, Gari, Iñigo Muguruza, Alex Ubago, Dantzaz, Gozategi, Tanttaka… Hala ere, nazioarteko artistek ere tokia izango dute betiko moduan, Ismael Serrano, Chuchito Valdes eta Teresa Salgueiro, besteak beste.