Jon Albizu, gaurko agerraldian (Argazkia: K. M.)
Abenduaren 20an egingo dute Antzoki Zaharrean; doan izango da.
Zahartze Aktibo eta Belaunaldi arteko Elkartasunaren Urte europarra izan da 2012a. Urteari amaiera emateko,
Boluntariorik? antzezlana egingo dute Nagusilan Elkarteak eta Medea antzerki taldeak.
Gizarte Ongizateko zinegotzi Jon Albizuk azaldu du, antzerkiak boluntario izatearen aukera eta onurak eta zahartzaroaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dituela.
Antzoki Zaharrean egingo dute. Abenduaren 20an 19:00etan. Sarrera doakoa izango da.