Realeko jokalarietako batzuk, etzi erabiliko dituzten elastiko bereziak aurkezten; erdian, Jokin Aperribai presidentea (Argazkia: Estitxu Zabala)
Sevillaren aurka jokatuko du Realak etzi, Anoetan, 22:00etan. Lehen Mailako Ligari dagokion partida izango da, Gabonetako atsedenaldia hasi aurreko azkena. Partida horretan elastiko berezia erabiliko dute jokalari txuri-urdinek, eta gaur goizean aurkeztu dute. Realzaleak omendu nahi dituzte, eta horretarako, elastiko oso bereziak jantziko dituzte. Jokalari txuri-urdin bakoitzak Realeko bazkide baten izena eramango baitu idatzita. Partida horretan bakarrik eramango dute jokalariek soinean elastikoa, eta bazkide horietako bakoitzari urtarrilaren 13an oparituko diote berea.