Txotxongillo taldea.
Hautagaiak Jaime Caballero igerilaria, Txotxongillo taldea, Luisa Etxenike idazlea, Txillardegi eta Donostia Ospitaleko Neonatologia unitatea dira
Udal Bozeramaileen Batzordea gaur bildu da Hiritar Merezimenduaren Dominak erabakitzeko. Bileran, ordea, ez dute erabateko adostasuna lortu, eta beraz, osteguneko udalbatzarrean hartu beharko dute erabakia. Halere, bost Hautagai adostu dituzte: Jaime Caballero igerilaria, Enkarni Genua eta Manolo Gomezen Txotxongillo taldea, Luisa Etxenike idazlea, Jose Luis Alvarez Enparantza
Txillardegi eta Donostia Ospitaleko Neonatologia unitatea dira. Izen hauek berretsi beharko dituzte udalbatzarrean.
Dominak San Sebastian egunaren bezperan, urtarrilaren 19an, eman ohi dituzte; udal batzarren aretoan.
-
-
Jose Luis Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’.
-
-
Jaime Caballero igerilaria.
-
-
(Argazkia: Irutxuloko Hitza)
-
-
Luisa Etxenike idazlea.
-
-
Txotxongillo taldea.
Iazko sarituak
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko presidente izandako Peter John Brown; Txomin Enearen alde jo eta ke lanean aritu den Joaquin Perez Iriarte; betiko lanbideari tinko eutsi eta sardina saltzen urte luzez aritu zen Andresa Portugal; bere arrakastak ehun metro baino askoz zeharkatu dituen Ramon Saizarbitoria idazlea; eta gaixoak laguntzen, Lurdesera bidean milaka kilometro egin dituzten Lourdesko Amaren Abegi Elkartea izan ziren sarituak.