Igeldoko kanpina. Handitzeko lanei ateak ireki die udalbatzak (Argazkia: Igone Fernandez Mariezkurrena).
Haritzalde Naturzaleen Elkarteak erabakia kritikatu du; ingurunearentzat “mehatxu zuzena” dela dio.
Urteko azken udalbatzarrean aho batez hartu dituzte zenbait erabaki. Igarako bidean kanpin bat eraikitzeko egitasmoari argi berdea eman diote, esaterako, alderdi guztien adostunarekin.
Hirigintza zinegotzi Ricardo Burutaranek azaldu du aurreikusitako lur eremua erabilita dagoela jada; beraz, ez dutela espazio berririk okupatuko proiektua egiteko. Igarako tenis pistak zeuden lekuan nahi dute kanpina eraiki. PPko Jose Luis Arruek iragarri du proiektuak hogei bat lanpostu ekarriko dituela, eta milioi bateko inbertsioa izango dela enpresarentzat.
Proposamena aho batez onartu arren, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak erabakiaren kontra egin du, prentsa ohar baten bitartez. «Jarduera, Igarako bailaran dauden natur balioen kontserbaziorako, eta bere osotasunean hartuta Mendizorrotz mendiarentzat, mehatxu zuzenda iruditzen zaigu», jakinarazi du.
Era berean, Igeldoko kanpina zabaltzeko proposamenari ere baiezkoa eman zdio udalbatzak, aho batez, kanpin horrek lehen mailako kategoria manten dezan. Karabanek leku gehiago izango dute handitzearekin, eta kirol gunea hobetuko dute.