Ramon Gomez: "Ez nago prest talde terrorista bat sortu zuen pertsona bat gogoan izateko"
Hiritar Merezimenduaren Dominarekin saritutako bost herritarren izenak berretsi dituzte udalbatzarrean. Horrenbestez, Jaime Caballero igerilaria, Txotxongillo taldea, Luisa Etxenike idazlea, Donostia Ospitaleko Neonatologia unitatea eta Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi aukeratu dituzte, ofizialki.
Udal taldeek bost izen horien alde egin dute, PPk izan ezik. Hauek abstentzioaren aldeko hautua egin dute, izendatutakoen artean Txillardegi dagoelako. PPko bozeramaile Ramon Gomezek argitu du, ezezkoa eman beharrean, abstentzioaren alde egin dutela «beste lau herritarrekiko errespetuagatik». Lau donostiarrak zoriondu ditu ondoren; ez, ordea, Txillardegi. “Ez nago prest talde terrorista bat sortu zuen persona bat gogoan izateko”, azaldu du PPko ordezkariak.