Bertsolariak kantuan ari dira Bulebarreko kioskoan (Argazkia: K. Miner)
Alaia Martin eta Sustrai Colina ari dira bertsotan Bulebarrean. Giro onari egin diote kasu lehen bertsoetan. Colinak,”Bertsoririk ezin da falta Santo Tomas egunean!”, bota du hasteko. Ondoren baserritartasuna eta jantziaz aritu dira kantuan, Colina konturatu da “donostiarrek baserritar bat daramatela barruan”, eta Martinek erantzun dio, “baserritar bat dute barruan, baina ondo ezkutatuta”.
Nola ez, munduaren bukaerari ere egin diote aipua, eta argi dute biek orain hiltzeak pena emango lieketela. “Nik hiltzekotan hil nahiko nuke Santo Tomas egunean”, esan du Martinek. Jendea kioskora inguratu da, eta giro ona sortu da txalo eta barre artean.