Lasto altxatzea (Argazkia: K. Miner)
Trinitate plazan herri kirolen unea iritsi da 13:30ean. Hamahiru urte pasa dira Santo Tomas egunean herri kirolik ez zegoenetik. Frontoiaren inguruan jende asko bildu da ikuskizuna hasi baino lehenago, eta giroa oihu eta txaloz berotu dute.
Aizkolari lanetan, Jon Rekondo leitzarra eta Felix Etxeberria aritu dira. Enborrak prestatu eta gero, ea zeinek kolpe gutxiagotan enborra ebakitzen duen jokatu dute. Etxeberria hasi da, eta 41 kolpe ingururekin ebaki du enborra. Ondoren, Rekondok ekin dio lanari, eta berdindu egin du aurreko marka beste 41 kolperekin.
Bestalde, Iparraldeko jokoak egin du Andde Arbenoizek. Besteak beste, lasto altxatzea egin du. Minutu batean 11 altxatze eginda. Beste hainbat lehia egingo dituzte hurrengo orduan ere. Giro ederra dago Trinitate plazan.
Aizkora lehiako irudia (Argazkia: K. Miner)
Aizkora lehiako irudia (Argazkia: K. Miner)