Txistorra lehiaketako irabazlea, irabazi duen txapelarekin (Argazkia: N. Lizarralde)
Orioko Kepa Loidik irabazi du XVII. Euskal Herriko Txistorra txapelketa. Bere arreba Mirenek jaso du txapela. Juan Mari Arzak sukaldariak eta Nerea Txapartegi udaleko Kultura ordezkariak eman diote saria. Bigarren aldia da lehen saria eskuratzen dutela, eta bigarren postua ere eskuratu izan dute.
Txistorra onena egiteko sekretua mimo handiz egitea dela azaldu du: “Ilusio handiz lan egiten dugu, eta osagairik onenak lortzen saiatzen gara. Gure txistorrak ohiko osagaiez gain Keparen sekretu bat ere badarama”, azaldu du Miren Loidik.
Bigarren postua Oiartzunera joan da; Embutidos Etxekoak harategira.
Bigarren saria oiartzundarrek jaso dute (Argazkia: N. Lizarralde)
Eta hirugarren saria Ormaiztegiko Deba harategiak lortu du.
Ormaiztegikoak, hirugarren sarituak (Argazkia: N. Lizarralde)