Santo Tomas eguna
Santo Tomas egunaren harira jende mordoa ibili da Donostiako kaleetan. Euria iragarria zegoen arren, goizeko lehen orduetatik tenperatura epela izan da nagusi, eta haizea bihurtu da etsairik gogorrena eguerditik aurrera. Urtero legez, Konstituzio plazako txerria izan da protagonista nagusia, ‘Tomaxi’. Hala ere, betiko taloak, txistorra otartekoak, baserritar jantziak, sagardoa, animaliak… hor egon dira gaurkoan ere. IRUTXULOKO HITZA jaian murgildu da, zu ere bai? Agian bideo honetan zure burua ikusiko duzu orduan, edo lagunen batena.