Badirudi mundua ez dela bukatu Santo Tomas egunean… (Argazkia:N. Lizarralde)
Abenduaren 21a iritsi da, eta badirudi Santo Tomasek mundua salbatu duela…
Apokalipsia iragarrita zegoen egun honetarako, maien egutegiaren irakurketa katastrofikoa eginez. Euskal Herrian 12.11n iristekoa zen munduaren amaiera. Donostian izan den ustekabe bakarra eguzkia izan da. Eguraldi euritsua zegoen iragarrita, baina eguzki izpiak atera dira eguerdirako.
Munduaren amaiera, ordea, kontzeptu mendebaldarra da maien kulturaren ikertzaileek; maiek sekula kontuan hartu ez zutena.
Apokalipsia baino, aldaketa garaia garaia datorrela interpreta daiteke egutegi horretan. Maien ustez, kosmosa gizakiok bizitzeko eraiki zuten jainkoek, eta ziklikoki berreraikitzen dute. Ziklo berri bakoitzaren hasieran, gizaki hobeak sortzen dira.