Alborada berezia joko dute udal txistulariek Errege Egunean
Urteroko ohiturari jarraituz, Donostiako Udaleko txistulariek hiriaren erdiguneko kaleetan Alborada berezia joko dute igandean, Errege Eguna dela eta. Txistulariek tronpeten laguntza izango dute eta 9:00etan hasiko dute kalejira. Alboradako doinu nagusia Erregeak datoz herri abestia izango da.


