
Realeko jokalariek egindako bisita baten irudia. (Argazkia: Realsociedad.com)
Xabi Prieto, Mikel Gonzalez, Jon Ansotegi eta Imanol Agirretxe Donostia Ospitalera joango dira bisitan gaur eguerdian. Gabonak ospitalean igarotzen ari diren haurrak alaitzea izango da Realeko jokalarien helburua. Oraindik Realak izenak zehaztu ez dituen arren, emakumeen Superligako taldeko jokalari bat eta zuzendaritzako kide bat ere joango dira ospitalera. Duela gutxi Gipuzkoako Poliklinikara egindako bisitan egin zuten moduan, opariak banatuko dizkiete umeei.