Intxhaurgunea abian da dagoeneko
Bazkide egiteak 30 euroko kostua du; ondoren, hiru hilabetean behin 20 euroko kuota ordainduko dute gastuei aurre egiteko.
Abian da jada Intxaurrondon, 0 eta 5 urte bitarteko haurrentzako eta haien gurasoentzako gunea. Toki berriak Intxhaurgunea izena du, eta helburua, auzoko guraso eta haurrak biltzeko gunea izatea da. Abenduaren 22tik irekita dago.
Izen emateari dagokionez, bazkide egiteko 30 euro ordaindu beharko ditu interesa duenak eta ondoren, 20 eurotako kuota hiru hilabetero. Azken hau gastuei aurre egiteko izango da; argia, ura, segurua… eta bestelako gastuei aurre egiteko hain zuzen ere.
Izan ere, astelehenetik igandera irekita dago. Ordutegia ere zabala du, 11:00etatik, 13:00etara, eta 16:30tik 19:00etara.


