
Santa Maria elizako jaiotza Koldobika Jauregiren oihal batekin apaindu dute.
Santa Maria elizan jaiotza “garaikide bat” egin dute. Hori izan da bederen, bertako apaiz Edorta Kortadiren asmoa. Jaiotzako ohiko pertsonaia tradizionalez gain, Koldobika Jauregi euskal artistaren obra bat ere ikus daiteke Parte Zaharreko elizan.
Gernika izeneko artelan batekin apaindu dute jaiotza. Picassoren izen bereko obraren tamainakoa da ia; oso handia da. Alfonbra baten gainean egindako obra da, eta errefuxiatu tibetarrek ehundu dute.