
Marta Luxan, Maddi Zumalabe, Jon Zumalabe, Iñaki Uria eta Josu Landa, goizeko agerraldian. (Argazkia: K. M.)
Koldo Mitxelena Kulturunean hiru mahainguru egingo dituzte; ekitaldia, Martin Ugalde Kultur Parkean.
Gaur goizean aurkeztu dituzte Joxemi Zumalaberen heriotzaren 20. urteurrena gogoratzeko egingo dituzten jardunaldiak. Zumalabe, 1993ko urtarrilaren 12an hil zen eta dataren inguruan hainbat ekimen antolatu dituzte.
Agerraldian, Zumalaberen lagun Iñaki Uria eta Josu Landa, haren seme-alaba Maddi eta Jon Zumalabe, eta Joxemi Zumalabe Fundazioko kide Martxa Luxan izan dira. Jardunaldi eta ekitaldiak
Joxemi Zumalabe gogoan lelopean egingo dituzte; zehazki, urtarrilak 8, 9, 10, 11 eta 13an. Uriak, Zumalabek euskal prentsan zein euskalgintzan egindako lana azpimarratu du; “euskal prentsaren zutabe nagusiak jartzen aritu zen eta arkitekto bikaina izan zen”, esan du.
Luxanek bestalde, Jardunaldietan jorratuko dituzte gaiak, Zumalaberen ezinegon eta kezkak izpide hartuta egingo dituztela azaldu du. Hori horrela, asteartean, mugimendu sozialak eta prestakuntzaren inguruan arituko dira, asteazkenean, kapitalismoaren alternatiben inguruan eta ostegunean, euskal esparru komunikatiboaz. Mahainguru guztiak Koldo Mitxelenan egingo dituzte 19:00etan.
Kultura protagonista ekitaldian
Landak, urtarrilak 11ean egingo duten
Orain gurekin ez zauden arren ekitaldia aurkeztu du. Martin Ugalde Kultur Parkean, Zumalabe gogoan izango dute, margoa, antzerkia, kantua, bideoa eta hainbat kultur adierazpenen bitartez. Gainera, aurreratu du, Koldo Izagirreren hitzez kantu bat konposatu dutela Zumalaberen omenez eta bertan entzun ahal izango dela. Baita ere, Zumalabek beste batzuekin idatzitako
Makina izeneko antzerki lan bat irakurriko dute besteak beste.
Senitarteko eta lagunek omenaldia egingo diote urtarrilaren 13an, Zumalaberen errautsak dauden Larraitzen, 12:00etan.
Azkenik, Maddi Zumalabek, familiaren izenean eskerrak eman ditu antolatutako guztiagatik; “eskerrak eman nahi ditut familia guztiaren partez hau antolatzeagatik, guretzat aukera bat da aitaren inguruan beti gehiago ikasteko”, esan du.
Behin-behineko egitaraua
Armiarma webgunean jarri dute.