Gaur egin dute batzarra auzotarrek, eta mobilizazioak aurreikusi dituzte.
Donostiako Arrantzale Kofradiaren itxieraren berri jakin zutenetik, auzotarrek haien babesa adierazi dute hainbat ekimenekin.
Gaur, asanblada irekia deitu dute eta 70 bat lagun bildu dira. Bertan hainbat ideia proposatu dituzte, auzoak kofradiari babesa eskaintzeko. Besteak beste, sinadura bilketak, atxikimenduak eta hainbat ekintza proposatu dituzte. Hurrengo egunetan zehaztuko dituztenak.
Argi azaldu dute, helburua ez dela negoziaketetan eta abar sartzea, baizik eta “Donostia arrantzale baten alde” egitea. Kofradia bihar bilduko da Eusko Jaurlaritzarekin.