
Javi P3z, Oriol Flores eta Alberto Bosch dira Triz3ps. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
‘EPE’ izena du lan berriak; otsailean argitaratuko dute
Triz3ps taldeak festa egingo du bihar, ostirala, Guardetxean. Kontzertu bat egingo du, eta bertan lan berriko kanta batzuk joko ditu. Emanaldia 21:30ean hasiko da, eta sarrerak 8 eurotan izango dira salgai. DJ Kurando izango da ondoren, beste zenbait DJrekin.
EPE izena du disko berriak. NO-CD Rekords-ek argitaratuko du otsailean.
Donostian abiatuko du aurkezpen bira. Otsailean Madril, Zaragoza eta Huescan izango dira. Martxoan berriz itzuliko dira Donostiara, eta bi zuzeneko emango dituzte: Bata, Fnacen (martxoaren 13an) eta bestea, Le Bukowskin (martxoaren 15ean).