
Kontxa behe laino artean. (Argazkia: N. Lizarralde)
Hotz esnatu da eguna, eta behe laino artean esnatu da ere itsasertza. Tenperatura baxuak izango dira nagusi asteburuan. Gabonak epelak izan badira ere, beroki eta txanoak berriz hartzeko ordua iritsi da. Termometroak 4 gradura jaitsi daitezke, eta gehienez 13 gradura iritsiko dira.