
Reyes Karrerek adierazpenak egin ditu kazetarien aurrean. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Bera Bera Eskubaloia lanera indartsu itzuli da. Gabonetan bederatzi eguneko opor egunak izan ditu taldeak, eta aurreko astean ekin zion berriro entrenatzeari. Gaur goizean ere entrenatzekoa zen taldea, baina azkenean entrenamendua bertan behera geratu da, eta arratsaldean jarraituko du lanean. Aste berezia izango da honakoa Bera Berarentzat; izan ere, ia bi hilabeteko atsedenaldiaren ostean, ABF Ligari ekingo dio berriro. Gainera, lehia bikoitza izango du; asteazkenean, 19:00etan, Zuazo Barakaldoren aurka jokatuko du, Bidebietan; eta larunbatean, berriz, Rocasa liderra bisitatuko du, 18:30ean.
Entrenamendua egon ez den arren, Bidebietan Reyes Karrere entrenatzailearekin hitz egiteko aukera izan dute kazetariek, eta bertan izan da IRUTXULOKO HITZA. Taldea ongi ikusten du Karrerek, eta lehia ofizialera itzultzeko gogoz. “Liga irabazi nahi badugu, gure buruaren ardura hartu behar dugu. Rocasak ez du partida bakar bat galdu, eta ez dugu lan erraza izango”, adirazi du Karrerek.