Ilarak merkealdiaren lehen egunean
Ofizialki gaur hasi da merkealdia, baina, liberazioaz baliatuta hainbat saltoki ada aspaldi hasi ziren eskaintzak egiten
Gabonen ondotik iritsi da ohi bezala merkealdia. Aurten, ordea, hainbat saltokik lehenago iragarri dute merkealdian daudela. Halere, jende andana ibili da Donostian merkealdiaren lehen egunean. Erdialdean ilara luzeak izan dira dendetako kutxetan, eta erosle asko ibili da hara eta hona poltsak eskuetan.
Saltokiek edonoiz has dezakete orain beheraldi garaia
Erregeen ondorengo eguna jada ez da dendentzat beherapenekin hasteko nahitaezko eguna izango. Espainiako Gobernuak onartutako liberalizazioaren bitartez, saltokiek edonoiz has dezakete orain beheraldi garaia. Merkealdien liberalizazioak zalaparta piztu du Hegoaldeko kontsumitzaile eta merkatarien artean. EKA Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketak erabakia kritikatu du, eta uste du «gizartearen gehiengoaren kalterako» dela: «Saltoki txikientzat kalte, eta marka handientzat mesede»
Hego Euskal Herrian, batez beste 82,5 euro gastatuko ditu herritar bakoitzak, iaz baino zortzi euro gutxiago eta 2007an baino 57 gutxiago, Espainiako FUCI erabiltzaile-kontsumitzaile independenteen federazioak plazaratutako datuen arabera.