La Oreja de Van Goghek irekiko du Astigarragako sagardotegi denboraldia
Sagardo Berriaren Egunean, urtarrilaren 16an, La Oreja de Van Gogh talde donostiarrak emango dio hasiera Astigarragako sagardotegi denboraldi berriari.
Ohitura den bezala, denboraldiko lehenengo ‘txotx’a aurpegi ezagunek egingo dute aurten ere. Hain zuzen ere, Astigarragako Sagardoetxeak jakinarazi duenez, ohorea La Oreja de Van Gogh musika talde donostiarrak izango du.
Ekitaldia Sagardoetxean egingo dute, 12:00etan. Bestalde, aurtengo sagardoaren ezaugarriak, Astigarragako alkate Andoni Gartziak emango ditu.
Lehenengo sagardo dastaketa, Petritegi sagardotegian egingo du talde donostiarrak “Gure Sagardo Berria!” ahoskatu eta gero.