Gipuzkoa Sariko txirrindulari onenak, euren sariekin, igandeko lehia jokatu ostean (Argazkia: Gipuzkoako Txirrindularitza Elkartea)
Gipuzkoako Txirrindularitza Elkarteak antolatuta, Gipuzkoa Sariaren azken jardunaldia jokatu zuten atzo, Donostiako Belodromoan. Lehia guztietako emaitzak kontutan hartu ondoren, honakoak izan dira txapeldunak: Open kategorian, Unai Iparragirre (Hyundai) eta Ane Iriarte (Limousin); Juniorretan, Ander Alonso (Caja Rural), eta kadeteetan, Aratz Olaizola (Zarautz). Hala, behin lehia bukatutakoan, sari banaketa egin zuten Belodromoan bertan. Txapelketa azaroan hasi zen eta batez beste 80 txirrindularik parte hartu dute jardunaldi bakoitzean. Bestalde, urtarrilak 12an eta 13an, Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute Belodromoan; bi egunetan lehia goizez izango da.