Añorgako jaiak antolatzeko lehen bilera egingo dute larunbatean
Añorgatarrak ez daude denbora alperrik galtzeko prest, eta dagoeneko auzoko jaiak prestatzen hasiko dira. Aurtengo Karmen Eguna, uztailak 16, asteartea izango da, eta horren arabera jaien egutegia osatu behar dute. Horretarako larunbat honetan, urtarrilak 12, urteko lehen bilera irekia egingo dute, 10.30ean, Añorga kultura elkartearen bulegoan. “Ongi etorriak izango dira bertara etorriko diren guztiak, eta festa ederrak antolatzeko auzokideak behar beharrezkoak dira, beraz, animatu zaitez eta etorri zure iritzia ematera!”, adierazi dute elkartekoek euren webgunearen bidez.