'Barrura begiratzeko leihoak' dokumentala, Egian
Bihar, asteazkena, Barrura begiratzeko leihoak dokumentalaren inguruko bideo-foruma egingo dute Egiako kultur etxean. Bost euskal preso politikoren inguruko bizipenak erakusten dira dokumental honetan. Saioa Egia Bizirik auzo elkarteak antolatu du, eta 19:30ean hasiko da kultur etxeko Hitzaldi aretoan.