Bertso Derbian Reala ordezkatuko duten hiru bertsolariak. (Argazkia: Realsociedad.com)
Lehenengo Bertso Derbia antolatu dute Athletic Club Fundazioak eta Sala BBK-aretoak, Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin. Hala, Reala eta Athleticen arteko futbol derbia baino lehen, giroa berotuko dute sei bertsolarik, Athletic-Real derbi berezia bertsotan eginez. Hiru bertsolari txuri-urdin hiru zurigorriren aurka ariko dira, otsailaren 22an, 19:00etan, BBK Salan. Bi taldeen jarraitzaileek hainbat aste izan dituzte Internet bidez derbi berezirako bertsolariak aukeratzeko, eta atzo bukatu zen bozkatzeko epea. Azkenean, Andoni Egaña izango da Realeko kapitaina eta Amets Arzallus (botoen %45arekin) eta Maialen Lujanbio (%19arekin) izango ditu lagun. Beste bertsolariei dagokienez, Beñat Gaztelumendik botoen %11 lortu du, Amaia Agirrek %10, Alaia Martinek %8 eta Agin Rezolak %7. Athleticeko taldeak, berriz, Anjel Mari Peñagarikano izango du kapitain, Oihana Bartraren eta Jone Uriaren laguntzarekin