Katalina Eleizegiko bizilagunak haien etxeak hustutzen (Argazkia: K. M.)
Hiru hilabete barru, bizilagunak etxeetara itzultzea aurreikusten dute; orain Pagolan daude.
Iazko irailan Katalina Eleizegiko 21. zenbakian luizi batek etxebizitzan sortutako pitzaduren konponketa lanekin hasiko dira. Etxebizitzek jasandako kalteak zirela eta, bizilagunak Donostiako Etxegintzak Pagolan dituen etxeetan hartu zituzten.
Aurreikusten dute, mazelaren kanpo lanek hilabete eta erdi irautea. Lan hauek, Tesinsa enpresari esleitu dizkiote. Ondoren, etxebizitza barruko lanak egingo dituzte, eta hauek ere, hilabete eta erdi irautea aurreikusten dute. UTEASO izango da hauek egiteko ardura izango duen enpresa.
Udaletxeko hainbat teknikari eta zinegotzi kaltetutako bizilagunekin bildu ziren bart.