Madrilen emango du Donostiako Orfeoiak urteko lehen kontzertua
Donostiako Orfeoiak bihar, urtarrilak 9, eskainiko du urteko lehen kontzertua, Madrileko Auditorio Nazionaleko areto sinfonikoan. Orfeoiak Beethovenen Fantasia Korala eta Bederatzigarrena interpretatuko ditu; gainera, Orquesta de Camara Andres Segoviak jarriko dio musika, Michael Francis maisu britainiarraren zuzendaritzapean. Ciclo de Juventudes Musicales izeneko zikloaren barnean egongo da orfeoiaren kontzertua, beste 15 kontzerturekin batera; hala, nazioarteko bakarlari, zuzendari eta orkestrarik onenek eskainiko dituzte zuzenekoak.