Pegamo Bera Berak San Cugat izango du aurkari
Gabonak bukatuta, berriro ere Ohorezko B Mailako Ligari ekingo dio Pegamo Bera Bera errugbi taldeak. Bederatzigarren jardunaldiari dagokion partida larunbatean San Cugaten aurka jokatuko du Pegamok, 16:30ean, Anoetako estadio txikian. Kataluniako taldeak iaz lortu zuen maila igoera, hala ere, sailkapeneko bigarren postuan dago, Pegamok baino sei puntu gehiagorekin. Gorka Buenok zuzentzen duen taldea irabazteko irrikaz dago, izan ere, larunbatean irabaztea garrantsitsua litzateke igoerako play offerako sailkatzeko.