Udaberrian itzuliko da lehengo lekura, Easo plazara
Hurrengo
Donostitruk azoka larunbat honetan izango da, eta kokapen berria izango du. Suhiltzaileen egoitza zaharrean egingo dute, Easo kaleko eraikinean. Udaberria iritsi arte bertan egingo dute bigarren eskuko azoka. Udalak uste du urte hasierako hilabete hotzetan harrera beroagoa izango duela leku itxi batean egiten badute.